XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZILARGILEA / PERRATZAILEA / ZAPATARIA / UHALGINA / OSAGILEA.

Belaunaldi berria Mendebaldetik etorri berria, Tripolitik ekarri duen itsasontzitik lehorreratu bezain laster, harrituta geratzen da kristauak eta mahometarrak elkarrekin pakean bizi direla ikusirik.

Baina hilek eta urteek aurrera egin bezala ohitu egiten da.

Egunero burrukan ibiltzea ezinezkoa dela ulertzen du eta begien aurrekoari amore eman behar: mahometarrak ere besteak bezelako andra-gizonak bait dira!.

Laster beretuko ditu ekialdeko ohiturak.

Hemen ezkonduz gero, bere seme-alabak arabiarren ohikuntzaz heziko dira.

Belaunaldi berri bat azalduko da pizkanaka, motxalena, Ekialdean jaiotako mendebaldarrena, Europako herriak sekula ezagutuko ez dituztenena.